familikoa

BAZTANEN ETXEZ ETXEKO BANAKETA Martxan

I

Jauregia Esneki Ekologikoak

  • Banaketa BAZTANEN egingo dugu.
  • Banaketak asteazken eta ostiraletan egingo ditugu.
  • Familia bakoitzaren gana astean behin joango gara.
  • Eskaerak astelena eta asteazkenean 22:00h arte jasoko ditugu.
  • Banaketa antolatu ondoren, mezu baten bidez  adieraziko dizugu noiz joanen garen zuen etxeetara, prest egon zaitezten. Mezuan ere, erosketaren zenbatekoa erranen dizuegu.
  • Informazio gehiago edo gure produkturen bat nahi izanez gero, deitu edo whatsapp bat bidali 675 550 960 mugikorrera. 
  • Eskeintzen diren produktuak:
    • Esnea
    • Jogurta 400ml
    • Irabiatua 500ml
    • Gaina Gasna
    • Erdi ondu Gasna (Berria)

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, egoera berriaren aitzinean gure kezka adierazi nahi dizuegu. Dakizuen bezala,  nekazariek gure egunerokoan jarraitu behar dugu, gizarteari elikagaiak ekoitziz. Gure behiek egunero jaten dute eta ondorioz egunero esnea ekoizten dute. Gainera osasun segurtasunarengatik Elizondon daukagun esne makina estera behartu gara. Ekoizpena ezin dugunez gelditu,  zuengana zuzentzen gara edozein esneki zuen etxeetara eraman ahal izateko. 

 SEGURTASUN NEURRIAK

Jauregiak:

  • Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa izanen da (materiala norberak ekarri beharko du).
  • 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea.
  • Erosketa bakoitzetik bertzera, eskuak desinfektatu beharko dira.
  • Produktuak, baserritarrak bakarrik ukitu ahal izanen ditu eta ezingo dira erosleen aitzinean egon. 

Erosleek:

  • Familia bakoitzeko  pertsona bakarrra.
  • Ez etorri ume edo helduekin.
  • Arrisku-talde batekoa bazara,  ez etorri: arrisku taldeak bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak…dira. Erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).
  • 1,5 metroko segurtasun tarteak mantendu..
  • Produktuak ezingo dira ukitu.

Eskermile zure laguntzagatik

No comments yet.

Deja un comentario

doce − 7 =

*