BIZILUR Proiektua

EHNE-Nafarroak, Nafarroa mailan BIZILUR PROIEKTUA abian jartzen du ARCO INICIATIVAren barnean, eta Nafarroako hainbat ekoizleren ordezkari garen heinean, kalitatezko ekoizpenak eta ekoizpen agroekologikoak eskeini nahi dizkizuegu, salmenta zuzenaren bitartez, bitartekaririk gabe.

Xedea tokikoa, agroekologikoa eta kalitatezkoa den kontsumoa bultzatzea da, bitartekariak erditik kenduz, egungo elikagai burujabetzaren aldeko borrokaren textuinguruan, eta azalera handien eta banatzaileen gehiegikerien aurrean.  Horregatik Nafarroako ekoizleen sasoiko ekoizpenak eskeini nahi dizkizuegu.

 Iniciativa ARCo-k, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko “harremanak” sustatzen dituen ereduak barnebiltzen ditu.  Bi aldeen elkarrenganako konpromezuan oinarritzen da eta salmenta bide laburren erabileraren bidez, bien arteko harreman zuzenak eta egonkorrak bideratzen dira, gainera elikagai osasungarriak eta kalitatezkoak bermatzen dira denontzako arrazoizkoak diren preziotan.

ARCo-n eskeintza egin ahal izateko, zein ekoizpen dituzten, zenbateko ekoizpen kopurua, zein ekoizpen eredu duten, eta abar jakiteko ekoizleekin elkarrizketak aurreratuak ditugu.

 

Ana, Jauregiakoa, Mendigorrian

Saskien sistemaren bidez kontsumitzeko interesa agertu duten kontsumitzaileekin 2012ko otsailaren hasieran lehen harremanak izan ditugu.

Bizilurren kide diren pertsonek ondoko bete beharrak dituzte:

• Gutxienez 6 hilabetez astean behin ekoizpena eskuratu.

• Taldeko kide izateari utzi nahi bazaio ekoizleei gutxienez hilabete bat lehenago jakinarazi behar zaie.

• Asteko gutxienez 6-7 €-ko eskaera egin behar da.

• Ezarritako tokian asteartero saskia jaso.

• Eskaria egin gutxienez 3 egun lehenago.

• Saskien prestakuntzan partehartu, lan eta norberaren beharren arabera.

• Urteko kuota: 20€

 

Baserritarren betebeharrak ondoko hauek dira:

• Bere lursailetan ekoiztuko dute, kalitatezko eta sasoiko ekoizpenak.

• Hurrengo asterako kontsumo taldeko kideei eskaera zerrenda gutxienez 5 egun lehenago helarazi, behar izanez gero.

• Saskira ailegatu bitartean, elikagaien jatorriari eta bilakaerari buruzko informazioa kontsumo taldeari eman.

• Taldearen egoerari buruz solasteko eta labore edo uzten inguruko informazioa emateko topaketak antolatu.

 

KONTSUMO TALDEAREN KIDE IZAN NAHI DUZU?

Kontsumitzeko bi era daude:

• Barazki saski itxiak:: urte sasoiaren arabera, 4 eta 10 barazki mota aurkituko ditugu bertan. Bi motatako sakiak daude (indibiduala 6-7 € eta familiarra 11€).  Adibidez urte sasoi honetako asteko saskian: 11 €ko saski familiarra (2 litxu, berdea eta gorria, baratxuri buruak, porruak, kalabaza, txikoria, 2 brokoli eta tipulak)

• Barazkiak ez diren bertzelako ekoizpenen saski irekiak: aste bakoitzean kontsumitzaileak berak eskatutako ekoizpenekin osatutako saskiak dira.